Euren denbora eta esfortzua eskertu gura diegu partaidetza prozesuan parte hartu duten eta Bilboko 4. linearen alternatibei ekarpenak egin dizkieten 1.200 pertsona baino gehiagori. Aurkeztutako ia 200 proposamenak txosten eta infografia formatuan aurkezten dugun informazio-azterlana egiteko baloratu dira.

Ideia nabarmenak

4. Lineari buruzko proposamenak jasotzen dituen behin betiko Informazio-azterlanean herritarren partaidetza prozesuan jasotako ekarpen batzuen garapena ikusi ahal da.

Jasotako ideia eta ekarpen guztien artean, lehen balorazio batean hauek hartu dira interes bereziko ekarpen gisa:

buzon participativo

Aurrez aurreko partaidetza

250 pertsonak baino gehiagok euren ekarpenak, ideiak eta iritziak bidali dituzte Zorrotza, Basurtu, Errekalde eta Iralako udaltegietan eta Alonsotegiko Kultur Etxean emandako formularioen bidez.

Ekarpen horiei, webgune honetan bertan prestatu zen formulario digitalaren bidez jaso diren 700 erantzun inguru gehitu behar zaizkie.

Topaketa digitalak

131 pertsonak hartu dute parte A eta B alternatibetarako hasieran aurreikusitako geltokien inguruetan egindako topaketaren batean.

90 minutuko topaketa horietan, mugikortasunari, intermugikortasunari, hirigintzari eta gizarte-dinamizazioari, eta bertaratutakoek interesgarritzat jo duten beste edozein ekarpeni lotutako herritarren ekarpenak jaso dira.

Gainera, topaketetan planteatu diren zalantzak eta galderak argitzeko balio izan dute. Horien bilketak, egindako azalpenekin eta emandako erantzunekin ohiko galderak atala egiteko balio izan du.

videollamada participativa

4. lineari buruz

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, hiriburuko hegoaldeko auzoei eta Alonsotegiko udalerriari zerbitzua emango dien Bilboko trenbide metropolitarraren etorkizuneko 4. lineari buruzko Informazio-azterlana ari da egiten.

Azterlan horren bidez, Irala, Errekalde, Basurtu eta Zorrotza erdigunearekin lotuko dituen ahalmen handiko garraio publiko sistema ezartzeko alternatibarik onenak baloratu eta mahai gainean jarri gura dira, hirian dagoen eta aurreikusita dagoen azpiegitura aprobetxatuz.

Oraingo fasean, bi trazadura-aukera proposatu dira, eta horien gainean jaso dira herritarrek egin dituzten eta berrikusten ari diren ekarpenak.

Hurrengo bideoetan, 4. linearen trazadurarako proposatutako bi aukerak aurkeztuko ditugu, eta azterketa zer baldintzatzaileren pean egin den zehaztuko dugu.

  • General
  • Irauregi
  • Rekalde Irala

Ohiko galderak

Metroa ezin denez leku guztietara iritsi, etorkizuneko mugikortasuna intermodalitatetik pasatzen da, hau da, garraiobide publiko edo/eta pribatuen konbinaziotik, garraio sare eraginkorra eta efizientea eskaintzeko eta bermatzeko.

Linea intermodalitatea bultzatzearen ikuspegitik diseinatu da, egungo eta etorkizuneko garraio operadore handiekiko konexioak bultzatuz, Abandoko geltoki intermodal berria, besteak beste, eta Bilbo hegoaldeko auzoetarako trenbide garraioko alternatiba bat eskainiz.

Linea diseinatzeko, linearen inguruan dauden garraio azpiegiturak hartu dira kontuan, eta baita etorkizunean aurreikusitakoak ere, hala nola tranbia eraztuna ixtea, Zorrotzako geltokia lurperatzea eta Abandoko geltoki intermodal berria eraikitzea, eta Bilbo metropolitarrera sartzeko trenbide garraiorako alternatiba gisa proposatzen da Kadagua Haraneko pertsonentzat.

Ez, 4. Lineako zerbitzuak FEVEren egungo zerbitzuak osatuko ditu, operadore horrek gaur egun eskaintzen dituen maiztasunak hobetzeko. 4. Lineako zerbitzua martxan jarrita, FEVEk egungo geltokietan zerbitzua eskaintzen jarraituko du.

Basurtu eta Ametzola artean, Irauregi, eta merkantziak Arizerantz banatzen diren lekuen artean, tarte bat dago. Tarte horretan, bidaiariek eta merkantziek azpiegitura bera partekatu beharko dute. Tarte komun horretan, merkantziak, 4. Lineako zerbitzuaren bidaiari gutxieneko orduetan, edo gaueko zerbitzuan igarotzea dago aurreikusita, bi zerbitzuek bat egiten duten beste tren-ustiategi batzuetan gertatzen den bezala.

Linearako egindako planteamenduan, egunean 10 tren baino gehiago zirkulatzeko gaitasuna aurreikusten da.

Garraio, Jasangarritasun eta Hiri Agenda Ministerioa Zorrotzako FEVEren trenbidea lur-azpira sartzeko lanen Informazio Azterlana egiten ari da gaur egun, eta oraindik ez du jakitera eman lurpetik joango den trenbidearen behin betiko trazadura, ezta, beraz, geltoki berriaren kokapen zehatza ere.

Proiektuak gaur egun Zorrotzan dauden trenbide pasagune guztiak lurperatzea ekarriko luke.

Zabalburuko geltokia RENFEko aldiriko lineei dagokie.

Gainera, Zabalburun bizi diren pertsonek tranbia-eraztunaren itxieraren zerbitzua jasoko dutela aurreikusi da.

Ametzolako geltokia ez da inola ere desagertzen. Alternatiba horretan operadorea RENFE Aldiriak izango da eta gaur egungo maiztasuna eskaintzen jarraituko du.

Errekaldeko eta Iralako People Moverrek ez dute aurrez ezarritako ordutegirik, eta maiztasuna eskariaren arabera egokitzen dute.

Errekalderen kasuan, ibilbidea bi minutukoa da, eta bi minutu eta erdikoa Iralaren kasuan.

Ez dago alde nabarmenik, eta bi aukerak antzekoak dira eraikuntzaren zailtasunari dagokionez.